INFORMAZIOA

Surf-ari buruzko informazioa:

Surfa ohol baten gainean zutik mantenduz olatu gainean irristatzean datzan kirola da. Hawaii uharteetan sortu zen eta hortik Estatu Batuetara zabaldu zen. XX. mendearen erdialdean zabaldu zen mundu osora.
Mark Richards australiarra munduko surflaririk onenetakoa izan da eta 1979-1982 bitartean munduko txapelduna izan zen. Surflari aparta izateaz gain, surf oholak egiten ditu. Bi gilako surf tabla, twin-fin delakoa, hobetu zuen, eta mundu osoan oso estimatuak dira.

Surf-materiala:

  • Surf-ohola, 2 metro ingurukoa izaten da, longboard izeneko taula luzeagoak ere badaude ere.
  • Inbentoa, ohola eta surflariaren hanka lotzen dituen soka, oholetik erortzean ohola berriz ere hartu ahal izateko.
  • Surflariek surfa praktikatzeko jantzi bereziak ere erabiltzen dituzte, llikra edo neoprenoz, egindakoak gorputza tenperatura egokian eduki eta ohola gainean etzanda daudelarik bularraldea ez zauritzeko.

Surf-a Euskal Herrian:

Euskal Herrian anitz dira surfa praktikatzeko lekuak eta horietarik batzuk mundu osoan dira ezagunak; esaterako, Mundakako hondartza ezaguna da mundu guztian bere ezker olatuari esker eta bertan munduko txapelketako proba bat egiten da. Beste hainbat hondartzatan ere surflari ugari ikus daitezke, ZurriolanZarautzen eta Biarritzen adibidez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario